XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta Tabor mendia (antzaldatzea gertatu zenekoa).

SAMARIA, Palestinaren erdialdean.

Garizin mendia dago bertan.

Samariar emakumeak Jaungoikoa ea mendi horretan ala Jerusalenen gurtu behar zen galdetu zion (Jn. 4, 20).

JUDEA, hegoaldean.

Galilean baino euri gutxiago egiten du eta alderik alde basamortuz zeharkatua dago (Negueb eta Juda).

Mahats eta olibondoak lantzeko egokiak diren terraza antzeko mendi ertzak ere baditu.

Lurralde honetan dago hiriburua, Jerusalen, eta baita 392 metro itsasoaz behera dagoen itsaso Hila ere.

Gure ibilaldia Jeriko aldetik dabil.

Oasis deitzen zaion baratzagune zoragarria dugu.

Gaurregun, sei mila biztanle ditu.

Gehienak musulman arabearrak.

Ludiko herririk beheratuena dugu.

Oso epela hotz-beroz, nahiz-ta negua izaki.

Oroimen asko dakartzi Jerikok: Samariar onaren alegia (Lk 10, 30-37); Zakeorena (Lk 19, 1-11).

Izan zen beste Jeriko bat ere Itun Zaharrean.

Hauxe ote zen?

Dirudi, inguruetan omen zen (Jos 6, 15-26).

Ondoren, Jerusalen bidea hartu genuen.

Haruntza iritxi aurretik, Judeako basamortua igaro genuen.

Oso bereizia, ez da ondarrez beteriko basamortua, menditsua aldiz.

Bertan ez da arbolarik, ez belarrik ikusten; errautsez egina dirudi.

Hantxe genuen Tentaldietako mendia (Mt 4,1-11).

Ingurutxoan, San Jorge Kozibako monastegia, ortodoxo lekaidez osatua dago (Mt 20, 29-34).

Hemendik oso ondo ikusten da Jeriko eta baita Arava izeneko bailara.

Jordan ibaia, berriz, mugatoki gertatzen baita.

Itsaso Hila ere ikustatzen genuen.

74 kilometro ditu luze, eta 16 zabalean.

Mediterraneo itsasoa baino 394 metro beherago dago.

Eta hementxe du bere azkena Jordan ibaiak.

Arrantzalerik ez da ikusten, ez bait dago arrainik, ez bizia duenetik ezer ere.

Ur lodiak bakarrik.

Gazi-gazia dena.